Mediar-persiar arkitektura

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Darioren jauregiko zezen bikoitzeko kapitela
Darioren jauregiko arkularien frisoko xehetasuna.

Mediar-persiar arkitektura Median eta Persian K. a. VIII eta VI. mendeetan eratu zen arkitektura da. Erakusgarri ezagunena Persepolis da.

Garai batean, mediarrak, Niniveko erregeen mendeko eta zergari izan ziren, ondoren, askeak Ziaxaresekin, eta, jarraian, lurralde zabalen jabeak persiarrekin, akemenidar dinastiako erregeen garaian: Ziro II.a, Kanbises II.a, Dario I.a, Xerxes I.a (azken hau, Biblian agertzen Asuero dena) eta beste batzuk, arte eta arkitektura mediar-persiarrak, asiriar, greziar eta egiptoar arteekin hainbeste antzekotasun izatea ulertzen da, gaur egun esploratuak diren antzinako mediar-persiar hirien hondakinetan adierazten den bezala. Arte honen loratzea eta garai gailenak, bi mende baino askoz gehiago ez zuen iraun. Ziro II.aren garaitik Dario III.aren erregealdiraino (K. a. 330), akemenidar dinastiako azken persiar erregea izan zena, Alexandro Handiak garaitu baitzuen.

Arte mediar primitiboak, babiloniarraren antzekoa izan behar zuen harresien eraikuntzan. Baina, antzinako zantzu eta loturen arabera, dirudienez, errege jauregiak, metal preziatuz estalitako zurez egiten ziren, emaitza bezala, oso solidoak ez baina bai galant eta aberatsak ziren zutabe eta arkitrabez eratutako eraikinak emanez. Lehen garai honetako artea, Ekbatanako hondakinetan aztertzen da, ondorengoa edo persiarra, egiptoar, asiriar eta greziarrak eragina, antzinako hiriburuetan eginiko indusketetan adierazi den bezala:

  • Pasargada, non Ziroren jauregia eta hilobia aurkitu diren.
  • Persepolis, non Dario eta Xerxesen jauregiak ezagutzen diren, Persepolisetik gertu dagoen Naqsh-e Rostamen aurkitzen diren harkaitzean zizelkaturiko hilobiekin batera.
  • Susa, non Artaxerxes II.aren jauregia eta zenbait persiar objektu aurkitu diren.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne